Lakuntzako Udalak jakinarazi duenez, San Saastin udal musika eskolan izena emateko epea zabalik dago. Izena emateko eskabide orria lakuntza.eus webgunean dago. Heldu den ikasturtean honako musika irakaskuntza eskaintza izanen du Lakuntzako musika eskolak: musika eta mugimendua, musika hizkuntza, akordeoia, trikitixa, bateria, gitarra, pianoa, tronpeta, txistua, tuba, panderoa, gaita, fanfarrea, bonbardinoa eta tronboi. Udalak jakinarazi duenez, heldu eta haurrendako (2017 urtean eta lehenago jaiotakoak) instrumentu erronda irailean eginen da.
Lakuntza, Irañeta, Uharte Arakil, Arruazu eta Arbizun erroldatutakoendako matrikula prezioak 15 eta 74 euro artekoak dira, ikasgaiaren arabera. Etxarri Aranatzen erroldatutakoek ordaindu beharrekoa kontsultatu beharko dute. Lakuntzako musika eskolan izena eman eta aurretik aipatutako herrietan erroldatuta ez daudenek ordaindu beharrekoa 36,24 eta 129,64 euro artean egonen da. Udalak jakinarazi duenez, familia ugariak, guraso bakarreko familiak eta indarkeria matxistak kaltetuek matrikulan %20ko beherapena izanen dute.