Futbola

Lagun Arteak, merezitako atsedena

Guaixe 2024ko eka. 10a, 09:45

Lagun Arteako 2023/2024 denboraldiko harrobiko taldeak. LAGUN ARTEA KIROL ELKARTEA

Denboraldi bukaerako festa egin du Lakuntzako taldeak

Lakuntzako Lagun Artea Kirol Elkarteak denboraldi bukaerako topaketa egin zuen maiatza bukaeran Zelai Berri futbol zelaian. Erregional mailako talde nagusia izan ezezik, gainontzeko taldeak bildu ziren. Futbolera jokatu, talde argazkiak atera, eta eguna borobiltzeko merendu ederrarekin agurtu zuten denboraldia. 

Kimuen bigarren urteko Lagun Artea A taldeak Iruñea Guneko bosgarren multzoko liga irabazi du, denboraldi ederra eginda. Jubenilen mailan, aldiz, joan zen denboraldian lehen mailara igo zen Lagun Artea, baina liga despeditzeko jardunaldi baten faltan (larunbatean, 11:00etan, Itxesalden, San Jorgeren kontra), sailkapenean azkena da, eta kategoria galduko du.