Euskara taldeak antolatuta, Lakuntzako euskalkia berreskuratzeko ikastaroa egin zen Biltoki elkartean. Irakaslea Itziar Ruiz filologia ikasle lakuntzarra izan zen. Herriko hizkerari buruzko lan bat egina zuen ordurako unibertsitatean. Hura eta Martina Razkini egindako grabazioak. Bi horietatik sortu zen ikastarorako materiala. Gazteen artean jakin-mina piztu zuen eta 20 bat lagunek eman zuten izena. Teoriaz aparte, ikasleek Martina eta Maria Luisa Razkinekin hizketatu ziren.