Lakuntzako Udalak igerilekurako taberna kudeatzeko jendea behar duela jakinarazi du. Tabernak sukaldea dauka eta estalitako eremu bat. Gainera, oinarrizko etxetresna elektrikoekin hornituta dago: bi baxera garbigailu, hozkailua, izozgailua eta beste. Igerileku sasoia garagarrilaren 21ean hasi eta irailaren 8an despedituko da. Taberna zabalik egoteko gutxieneko ordutegia 11:00etatik 21:00etara da.
Kudeaketa hartzen duenaren betebeharretako bat da taberna zerbitzua eskaintzea, eta sukalde eskaintza egiten badu, hobe. Horretaz aparte, igerilekurako sarbidearen kontrola egin beharko du. Bonuak daudenez, eguneko sarreren salmenta egin beharko du. Sarrera salmenta horretatik jasotakoa erdibana banatuko dute udalak eta tabernako kudeatzaileak. Baina udalak, gutxienez, 1.500 euro emanen dizkio lan horregatik tabernaren kudeatzaileari. Udal garbitzaileek goizero aldagelak eta komunak garbituko dituzte, baina taberna hartzen duenak egunean bitan haiek ikuskatu beharko ditu eta beharrezko garbiketa puntualak egin beharko ditu.