Lakuntzako Udalak jakinarazi duenez, adinekoak egunerokoan beraien senideen mende egon gabe Internet bidez komunikatzeko modua ikasteko eta, azken finean, teknologia beraiendako oztopo ez izateko, ikastaroa antolatu du. Telefono mugikorrak erabiltzen ikasteko ikastaroa hain zuzen ere. Android motako telefonoak nola erabiltzen diren ikasteko ikastaroa dohainik da.
Hilaren 17tik 21era, astelehenetik ostiralera, udaletxean bi talderendako saioak izanen dira. 16:00etatik 18:00etara eta 18:15etik 20:15era. Egunero bi ordu, guztira hamar. Ikastaroan izena eman edo informazioa nahi duenak 948 012 012 telefono zenbakira hots egin dezake. Parte hartzaileek beraien telefono mugikorra eraman beharko dute ikastarora.