Automobilismoa

Iker Palacios, behetik gora Ibardingo Igoeran

Guaixe 2024ko eka. 18a, 10:00

Iker Palacios, Ibardinen gora. SAKANA MOTORSPORT

Sakana Motorsporteko pilotuak arazoak izan zituen, baina buelta eman zion

Ekainaren 8an VIII. Ibardin Igoera jokatu zen Beran, Nafarroako Mendi Igoeren Txapelketarako hirugarren proba puntuagarria, Ioar eta Izpegi igoeren atzetik. 58 talde lehiatu ziren, tartean Sakana Motorsporteko Iker Palacios lakuntzarra (BRC B52). Palaciosek entrenamenduetan arazoak izan zituen, baina zorionez buelta eman, eta bederatzigarren sailkatu zen (3:19.052), 10. klasean bigarren. Arkaitz Ordokik (NP-03) irabazi zuen (2:58.521).