Lakuntzako San Saastin udal musika eskolan izena emateko bi epe izanen dira. Aurrena garagarrilaren 17tik 19ra, astelehenetik asteazkenera. Izena emateko atzeneko aukera irailaren 2tik 4ra izanen da. Musika ikasketak egiteko matrikula egin nahi dutenek egun horietan musika eskolatik pasa beharko dute, 16:30etik 20:00etara. Matrikula orria lakuntza.eus webgunean eskura daiteke.
San Saastin musika eskolaren instrumentuen musika eskaintza honakoa da: akordeoia, bateria, baxua, gaita, gitarra klasikoa, gitarra elektrikoa, klarinetea, pianoa, saxofoia, trikitixa, txistua, txirula, musika tailerra eta musika lengoaia. Gainera, musika ikasleek eskolako abesbatzan, fanfarrean edo instrumentu taldean eman dezakete izena.