Txirrindulariak

Luca Martinez bosgarren Undianon

Guaixe 2024ko eka. 17a, 11:50

Luca Martinez, ezkerrean, helmugara heltzen. TXIRRINDULARIAK

Bezperan Etxarri Aranatzen bigarren izan eta gero, Top 5ean sailkatu zen Sakana Group-Aleako lakuntzarra

Etxarri Aranazko lasterketa gorabeheratsua jokatu eta hurrengo egunean, ekainaren 16an, Undianok Kadeteen Lacturale Trofeoa hartu zuen, 51 km-ko proba. Bezperan bezala, erasoak bata bestearen atzetik etorri ziren. Azkenean, Oxel Azkaratek (Inoxcra-Beasain) lortu zuen sari preziatua (1:28:51),  Etxarri Aranatzen garaile izan zen Aitor Matari (Rotxabikes) 4 segundo eskas aterata (1:28:55). Luca Martinez lakuntzarra (Sakana Group-Alea), bosgarren sailkatu zen (1:29:10). Taldeka Inoxcra Beasain izan zen onena. 

Sakandarrak txukun ibili ziren. Ion Unai Gonzalez (Sakana Group-Alea) 30. sailkatu zen; Ekai Erdozia (Sakana Group-Alea) 38.; Manex Huarte (Sakana Group-Alea) 49.; Mikel Arrizabalaga (Quesos Albeniz) 57.; Janitz Zufiaurre (Sakana Group-Alea) 62.; Asier Flores (Quesos Albeniz) 63.; eta Xabier Curiel (Quesos Albeniz) 64.