Kangoo tailerra Lakuntzan

Guaixe 2024ko eka. 18a, 10:39

Kangoo Jumps zapatak. WIKIPEDIA

Ekainaren 22an, larunbata, kangoo zapatak probatzeko aukera izanen da, Lakuntzan.

Kangoo Jumps ariketa fisikoa egiteko zapata bereziak dira. Zapata hauek dituzten malgukiek saltatzeko aukera ematen dute, beraz, koreografien bidez core bezalako ariketak egiteko oso eraginkorrak dira. Ekainaren 22an, larunbata, 12:00etatik 15:00etara Kongoo zapatak eta ariketak probatzeko aukera izanen da, Lakuntzako plazan.