Kalteak sortu dituzte igerilekuan

Guaixe 2024ko eka. 19a, 11:10

Hautsi zuten aulkietako bat. UDALA

Hainbat gauza apurtu zituzten.

Lakuntzako Udalak jakinarazi duenez bakarren bat, edo batzuk, igerilekuan sartu ziren astelehenetik astearterako gauean. Astearte goizean langileek aulkiak eta azulejo batzuk hautsita opatu zituzten, atea bortxatuta, soroslearen eskailera uretan, eta beste. Lakuntzako Udalak adierazi duenez, "ez ditugu horrelako portaerak onartzen. Nahikoa da. Hori ez da batere dibertigarria, lakuntzar guztionganako errespetu falta izugarria da".  

Gaineratu duenez, "Lakuntzako Udala eta langileak ilusio handiz gabiltza igerilekua denon gozamenerako behar bezala prestatzen". Herria maite eta zaintzeko deia egin du udalak. Baita bakarren batek gertatutakoaren inguruan zerbait jakinez gero, haren berri emateko eskatu du ere.