Igeriketa ikastaroetan izena eman daiteke

Guaixe 2024ko eka. 20a, 11:39

Lakuntzako igerilekuan bainua hartzen. ARTXIBOA

4 urtetik gorakoendako ikastaroak dira.

Lakuntzako Udalak jakinarazi duenez, udal igerilekuak igeriketa ikastaroak hartuko ditu udan. Garileko astegunetako goizetan izanen dira ikastaro horien. Igerian egiten ikasi nahi dutenek izena eman dezakete garagarrilaren 24ra arte. Izena emateko lakuntza.eus webgunean sartu eta galdetegia behar da.