Kaleko bankuak auzolanean margotuta

Guaixe 2024ko eka. 17a, 11:03

Gazteak auzolanean Abarrategi kaleko bankuk margotzen. UDALA

Plazako eta Abarrategi kaleko bankuak margotu zituzten garagartzaroaren 15ean.

Lakuntzako Udalak auzolanerako deialdia egin zuen hilaren 15erako. Deialdi berezia izan zen, herriko 12 eta 16 urte bitarteko gazte guztiak parte hartzera gonbidatu zituelako. 80 lakuntzarrek eta hamar boluntariok erantzun zioten deialdiari. Guztien artean plazako bankuak bernizatu eta Abarrategi kaleko bankuak pintatu zituzten.