Txirrindularitza

Luca Martinez lakuntzarra txapeldun Agurainen

Guaixe 2024ko eka. 26a, 10:40

Luca Martinez, Aguraingo helmugan. MARTIN EARLY

Sakana Group-Alea talde sakandarra Gaztetxoak torneorako baliagarria zen XXIII. San Juan Sariko talde onena izan zen

Ekainaren 22an XXIII. San Juan Saria Iñigo Diaz Oroimenezkoa jokatu zen Agurainen, Gaztetxoak Torneoko hirugarren proba puntuagarria. Lasterketa azkar, lehiatu eta mugituan Luca Martinezek (Sakana Group-Alea) merezitako garaipena lortu zuen (1:32:56), Aguraingo Kale Nagusian atzetik segika zuen hirukotearen aurretik gailenduz (1:32:56). Martinezek 2 segundo atera zizkien Joanes Olaizolari (Zu eta Biok) Eneko Ugartemendiari (Andoain) eta Aitor Matari (Rotxabikes). Gainontzeko txirrindulariak tantaka iritsi ziren, eta tropel nagusia minutu eta erdi pasara. 

Gainontzeko sakandarrei dagokienez, Ekai Erdozia (Sakana Group-Alea) hamalaugarren iritsi zen; Ion Unai Gonzalez (Sakana Group-Alea) hogeigarren; Xabier Curiel (Quesos Albeniz) 23.; Manex Huarte (Sakana Group-Alea) 31.; Ibai Galarza (Quesos Albeniz) 32.; Unax Etxeberria (Sakana Group-Alea) 52.; Juan Carlos Gil de Gomez (Quesos Albeniz) 60.; Unai Gomez (Quesos Albeniz) 88.; Asier Flores (Quesos Albeniz) 106.; eta Alex Gonzalez (Sakana Group-Alea) 115. Taldekako saria Aralar kluba, Sakana Group-Alea taldea izan zen.