Tasubinsarekin kirola egiten

Guaixe 2024ko eka. 28a, 14:24

Tasubinsakoak egindako irteera batean. ARTXIBOA

Uztailaren 2an, asteartea, kirol jardunaldi inklusiboa eginen dute, Lakuntzako frontoian.

Sakanako gazteei zuzendutako kirol ekimena antolatu dute Tasubinsak eta Lakuntzako udalak uztailaren 2rako, asteartea, Sakana frontoian: Egin kirol Tasubinsarekin Kirol jardunaldi inklusiboa. 10:30etik aurrera esku pilota eta frontenis txapelketak izanen dira, eta baldintzak talde inklusiboak egitea eta norberak bere raketa eramatea izanen dira. Informazio gehiago 638151526 edo e.ara@tasubinsa.com-en.