Lakuntzako festak agorrilaren 24an hasiko dira. Aurreneko ospakizun egunean ohitura da aurreko urtean jaiotako umeei udalak harrera egin eta herriko ttattarra oparitzea. Lakuntzako Udalak aurten ere gauza bera eginen du. Hala ere, jakinarazi du herrian erroldatuta ez dauden haurrek zapia jaso ahal izateko izena eman beharko dutela. Horretarako epea garilaren 26an despedituko da.