Sakanako Autobiaren (A-10) Lakuntzako irteeraren parean istripua izan zen uztailaren 6an, larunbata, 09:14ean. Arruazurako noranzkoan zihoan monobolumen bidetik atera, erdibitzailea gainditu zuen eta kontrako erreian iraulita geratu zen, kopilotuaren aldean bermatuta. Ezbeharraren ondorioz 27 urteko gizonezko gazte bat zauritu zen.
Istripuko gunera Altsasuko parkeko suhiltzaileak, Oinarrizko Bizi Euskarriko anbulantzia bat, Etxarri Aranazko osasun etxeko mediku taldea eta Foruzaingoa joan ziren. Hainbat kolpe zituen eta, pronostiko erreserbatuarekin, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten. Zauritutakoa zen ibilgailuko bidaiari bakarra zen.