Astekaria

"Galdera izan zen: nola antolatuko gara sanferminetara joateko?"

Erkuden Ruiz Barroso 2024ko uzt. 10a, 12:44

Mattin Lazkoz Etxebeste, Igor Romero Azpiroz eta Maren Azpiroz Andueza, Zarata txarangako partaideak.

Uztailaren 7an sanferminetan izan zen Zarata txaranga. Mattin Lazkoz, Igor Romero eta Maren Azpiroz txarangako hiru kide dira, eta gurasoen artean Jasone Etxebeste musikaria dago.

Duela hiru bat urte sortu zuten Zarata txaranga Lakuntzako Herri Eskolan.

1. Nola sortu zen Zarata txaranga?
Eskolako festetan uste genuen musika pixka bat falta zela. Gurasoen Elkarteak eskola festarako guraso musikariei eskatu zien ea elkartuko zituzten haurrak eta horrela kalejira moduko bat egingo luketen herritik, bestela festa oso eskolakoa gelditzen zelako. Guraso batzuk partiturak prestatzen hasi ziren, eta egia da garai horretan ikasle asko instrumentuak jotzen hasi zirela ere. 

2. Nola garatu da?
Hori ekaina batean izan zen eta irailan Amaia Razkin etxarriarra hasi zen musika irakasle eskolan. Ideiari buelta bat eman zion eta proiektuan gehiago murgildu zen. Aurretik entsegu gutxi batzuk egin genituen, kalera atera ginen eta hor gelditu zen. Baina abenduan Olentzero etor tzen da, eta Amaiak proposatu zuen berarekin jotzera ateratzea. Klasetan entseguak egiten hasi zen eta gero beste batzuk eskolatik kanpo ere. 

3. Zenbat kiderekin hasi zen txaranga?
Hamar edo hamabi kiderekin hasi zen. LH3tik aurrerako eskolako ikasleek parte har dezakete, baita institutuan dauden baina eskolako ikasleak izan direnak ere. Guraso batzuk lagunduta. 

4. Eta zenbat kide ditu orain?
Hamabost eta hogei artean gaude.

5. Zer musika tresna daude? 
Txaranga batekoak eta gehiago: trikitilariak, eskusoinu joleak, panderojoleak, perkusionistak... 

6. Zein da Zarata txarangaren errepertorioa?
Polkapik, Ikusi Mendizaleak, Zazpi jauzi, Maria Jesus, Bat, bi, hiru, lau..., Txulalai, Esku dantza, Ipurdi dantza... Kalejirako abestiak izaten saiatzen gara, dantzak ere baditugu. Polkapik estreinatu dugu orain. ari dira Lakuntzako txarangak lehen jotzen zuen lehenengo abestia berreskuratzen, Animo pues! edo horrelako zerbait zen. Inauterietan haurrek dantzatuko zituzten abestiak esan zizkiguten eta horiek prestatu genituen txarangarekin, kaseta eraman beharrean, zuzeneko musika egin genuen. Zamarroen dantza duela pare bat urte dantzatu zuten, eta aurten musika, eta txarangarekin jo genuen. 

7. Nola aukeratzen dituzue? 
Proposamenak luzatzen dituzte eta gero gurasoek begiratzen dituzte. Polkapik, adibidez, eskatua da. Horregatik sanferminetan jo behar dugu. Txarangako bi kide ari dira Lakuntzako txarangak lehen jotzen zuen lehenengo abestia berreskuratzen, Animo pues! edo horrelako zerbait zen. Inauterietan haurrek dantzatuko zituzten abestiak esan zizkiguten eta horiek prestatu genituen txarangarekin, kaseta eraman beharrean, zuzeneko musika egin genuen. Zamarroen dantza duela pare bat urte dantzatu zuten, eta aurten musika, eta txarangarekin jo genuen. 

8. Sanferminetara joan zineten. Nola sortu zen ideia? 
Ama baten ideia izan zen. Eskola festaren egunean, ikasturteko azken emanaldian, hainbeste emozionatu ziren ideia sortu zela. Inork ez zuen ezetz esan, eta sanferminetara goaz. Autobus bat jartzea pentsatu zuten ere. 

9. Zein izan zen plana? 
Sanferminetara girotxoa ikustera joatea. Gurutze plazan gelditu ginen eta tonbolaruntz joan ginen; udaletxe plazan egon ginen ere. Izugarria izan zen; sekulako esperientzia. Azkenean, txarangan LH3tik aurrerako ikasleak eta institutuan daudenak daude, eta orduan elkartzeko egun bat izatea nahi dugu. Adin desberdinak daude; denak elkarrekin egoteko egun bat. Egun pasa. Sanferminak beste modu batera bizitzera. Inor ez geneukan gainetik zer egin behar dugun esateko.

10. Guraso nahikotxo joan zineten, ezta?
Bai. Azpiegitura handi bat egon da atzetik dena prestatzen. Jende saltseroarekin elkartzen zarenean badakizu zer dagoen; gauzak saltseroen artean mugitzen direnean... Gurasoen bilera bat egin genuen eta ez zen guraso bakar bat faltatu. Guzti-guztiak joan ziren. Galdera ez zen: sanferminetara joango gara? Ez. Galdera izan zen: Nola antolatuko gara sanferminetara joateko? 

11. Ondoren, zer? Zein da helburua?
Bakaikuko festetan ere egongo gara bi egunez. Dena dela, gurasoen helburua ez da asko ateratzea edo zabaltzea. Gurasoen helburua da haurrak disfrutatzea. Aste honetan entseguak egin dituzte eta barre egiten dute, ongi pasatzen dute... Bestela, uda iristen denean instrumentua uzten dute irailera arte, eta modu honetan orain ere jarraitzen dute. Orain ez dira oso kontzienteak, baina beraientzako positiboa da; haien artean erlazionatzen dira... Eta oso ongi pasatzen dute.