Jai eredu partehartzaile, herritar, inklusibo, parekide eta euskaldunak auzolanean antolatu nahi ditu Lakuntzako Udalak abzutuan, eta horretarako urtean zehar Festa Batzordearen batzarrak deitu ditu. Hortaz, uztailaren 17an, asteazkena, 19:00etan, udaletxean egitarau definitiboa eta egin beharreko lanak zerendatzeko batzarra eginen dute.