Txirrindulariak

Aimar Tadeo, bosgarren Arratera Igoeran

Guaixe 2024ko uzt. 16a, 10:41

Aimar Tadeo, helmugan. TXIRRINDULARIAK

Jan Castellonek irabazitako proban bikain aritu zen lakuntzarra. Taldeka, Rural Kutxa-Alea sakandarra izan zen onena. Antzuola Sarian, Ailetz Lasa hamaikagarren

Uztailaren 13an mustu zen afizionatuen mailako Lehendakari Txapelketa, Eibarren jokatutako Arratera Igoerarekin (137 km). Lasterketa oso lehiatua izan zen, eta oso azkarra. Jan Castellonek (Rural Kutxa-Alea) lortu zuen garaipena, Arratera bakarrik iritsita (3:17:40) eta Finisher taldeko Nil Gimenori 24 segundo aterata (3:18:04). Finisher taldeko Aimar Tadeo lakuntzarrak lan bikaina egin zuen eta bosgarren sailkatu zen (3:18:10). Aurki Italian jokatuko duen Giro della Valla d´Aosta proba garrantzitsurako bikain etorriko zaio. 

Gainontzeko sakandarrei dagokienez, Jon Gil (Supermercados Froiz) hamabosgarren sailkatu zen, Ailetz Lasa (Telcom) 36., Martxel Etxeberria (Rural Kutxa-Alea) 90., Iker Agudelo (Hostal Latorre) 115., eta Aitor Ondarra (Hostal Latorre) 117. Taldeka, Rural Kutxa-Alea sakandarra izan zen onena.

Lasa, ongi Antzuolan
Hurrengo egunean, uztailaren 14an, Antzuolako Saria-Lete Oroimenezkoa jokatu zen, Lehendakari Txapelketarako baliagarria zen 123 km-ko proba. Lasterketa esprintean erabaki zuten Rural Kutxa-Aleako bi txirrindularik, eta Iker Perez izan zen lehena Alex Diaz taldekidearen aurretik (2:56:29). Ailetz Lasa hamaikagarren sartu zen (3:00:38), Martxel Etxeberria 24., eta Jon Gil 25. Taldeka, atzera ere, garaipena lortu zuen Rural Kutxa-Aleak.