Zabalartek kostaldera mendi irteera antolatu du

Guaixe 2024ko uztailaren 16a

Zabalarteko kideak elkartearen egunean. ARTXIBOA

Uztailaren 20an, larunbata, Ondarru eta Lekeitio arteko ibilbidea eginen dute Lakuntzako mendi taldekoek.

Lakuntzako Zabalarte mendi elkarteak kostaldera mendi irteera antolatu du uztailaren 20an, larunbata; Ondarru eta Lekeitio arteko ibilbidea eginen dute, 14 kilometro eta 450 metroko desnibelarekin. Ondoren, Lekeition bazkalduko dute. 7:30ean Lakuntzako plazatik ateroko dira. Izena ematea Lakuntzako Ogi Berrin egin behar da, 45 eurotan.