Kadeteak uztailaren 20an Ordizian bildu ziren, LI. Txapel Gorri Proban. 63 kilometroko proba gorabeheratsuan mugimendu handiak izan ziren, baina azkenean Hodei Serrano (Gastronoiabaska) bakarrik iritsi zen helmugara (1:18:48), Rotxabikes taldeko Aitor Mtari 3 segundo aterata. 19 segundora talde jarraitzailea sartu zen, eta bertan zegoen Sakana Group-Alea talde sakandarreko Luca Martinez. Lakuntzarra zazpigarren sailkatu zen.
Gainontzeko sakandarrei dagokienez, Ion Unai Gonzalez (Sakana Group-Alea) 36. iritsi zen helmugara; Mikel Arrizabalaga (Quesos Albeniz) 44.; Ibai Galarza (Quesos Albeniz) 63.; Urko Oiarbide (Sakana Group-Alea) 71.; Janitz Zufiaurre (Sakana Group-Alea) 87.; Unax Etxeberria (Sakana Group-Alea) 102.; Juan Carlos Gil de Gomez (Quesos Albeniz) 110.; Oier Olaberria (Quesos Albeniz) 111.; Alex Gonzalez (Sakana Group-Alea) 115.; eta Unai Gomez (Quesos Albeniz) 136.