Auzolan berezia Lakuntzan

Guaixe 2024ko uztailaren 23a

Uztailaren 27an, larunbata, gazteekin auzolana eginen dute Lakuntzan.

Lakuntzako 12 eta 16 urte bitarte gazteak auzolanean parte hartzera deitu ditu Lakuntzako Udalak. Auzolan berezia uztailaren 27an, larunbata, 9:00etatik 13:00etara, izanen da, plazan, eta eginen duten lana bankuak margotzea izanen da. Gazteak ez ezik, nahi duen herritarrek parte har dezakete auzolanean.