Uztailaren 28an XX. Berako Saria jokatu zuten kadeteen mailako txirrindulariek (47 Km). Beroa izan zen protagonista nagusia, erasoekin batera. Azkenean laukote bat iritsi zen elkarrekin helmugara eta esprintean Joanes Olaizola (Zu eta Biok) gailendu zen, Luca Martinez lakuntzarraren (Sakana Group-Alea) aurretik.
Gainontzeko sakandarrak ere txukun ibili ziren. Ekai Erdozia (Sakana Group-Alea) hamaikagarren sailkatu zen, Xabier Curiel hamazazpigarren, Janitz Zufiaurre (Sakana Group-Alea) 22., Mikel Arrizabalaga (Quesos Albeniz) 24., Oier Olaberria (Quesos Albeniz) 26., Ibai Galarza (Quesos Albeniz) 28., Juan Carlos Gil de Gomez (Quesos Albeniz) 29., eta Urko Oiarbide (Sakana Group-Alea) 31. Txirrindulari askok proba utzi behar izan zuten, bero sapagatik.