Puzgarriak igerilekuan

Guaixe 2024ko uzt. 29a, 11:27

Uztailaren 31n, asteazkena, uretako puzgarriak izanen dira, Lakuntzako igerilekuetan.

Lakuntzako Udalak igerilekuan puzgarriak antolatu ditu uztailaren 31rako, asteazkena, 16:00etatik 20:00etara. Ekimena abuztuaren 1erako aurreikusita zegoen, baina uztailaren 31ra aurreratu dute.