Istorioak dioenez, behin lakuntzarrak Aralarko santetegira Asulbizio festa ospatzera zihoazela astoak zeramatzan tripoten pertza erori eta maldan behera barratu ziren mendian. Istorioaren arabera tripota haietako bat lehertu eta Uharteko errotaria betoker utzi zuen. Lakuntza Pertza ikur bihurtu zuten lakuntzarrek eta leheneik izen horrekin elkartea sortu zuten eta, ondorne, Aralar mendirako erromeria egin zuten, asto, tripota, ardo, ogi eta guzti. Abuztuaren 15aren ondorengo hurrengo igandean ospatzen da erremoria, aurten abuztuaren 18an. Goizaldean abiatzen dira astoarekin Aralar mendira gora.
2024ko Lakuntzako Pertza egunaren egitaraua
Abuztuak 18 igandea
Lakuntza - Aralar
06:00 Lakuntzako Pertza elkartetik astoarekin Aralarrera irteera.
11:00 Meza, San Migel santutegian.
12:00 Tripota banaketa. Ondoren, Lakuntzako Pertzako dantzen ikuskizuna, Biltokiren eskutik.
14:30 Bazkaria, Guardetxen.
17:00 – 19:00 DJ Oixani, Guardetxen.
20:00 – 01:00 DJ Oixani, plazan.
21:30 Zezensuzkoa.