Abuztuaren 24an hasiko dira Lakuntzako festak

Guaixe 2024ko abu. 2a, 16:47

Abuztuaren 24tik 29ra ospatuko dituzte lakuntzarrek abuztuko festak. Festen hasieran bezperan Biltokik antolatutako futbol txapelketaren finala eta ekimena izanen dira, eta festen azken egunean Gazte Eguna antolatu dute ere. Festak antolatzeko batzarrak egin dira urtean zehar.

Abuztuaren 24an, larunbata, botako dute Lakuntzako festei hasiera emanen dioten suziria. Abuztuaren 29ra arte iraunen dute festak. Aurretik ere, abuztuaren 23an, ostirala, Biltokik antolatutako futbol txapelketaren finala eta tekno jaialdia izanen dira.

Munia El Marhoum Iruretagoienaren Poztasun jarioa irudiak iragartzen ditu 2024ko Lakuntzako festak. Lakuntzarrak irabazi du kartel lehiaketaren sari nagusia. Haurren kategorian, 10 urtera arte, Mattin Lazkoz Etxebesteren Denok Bat Ongi Pasa kartelak irabazi du eta 11 eta 15 urte bitarteko kategorian Festak Musikaz Bizi Arhane Arraiza Luisen irudia. Kartel lehiaketara aurkeztutako kartelak erakusgai egongo dira Lakuntzako igerilekuan abuztauaren 20ra arte.

Lakuntzako Udalak aurten ere herriko festak inklusiboak izatea sustatu du, horretarako desgaitasuna edo garapenean nahasmenduak dituzten pertsonen beharrei erantzuteko eta gozatu eta parte har dezaten egokitzapenak eginen ditu. Esaterako, udaletxeko beheko solairuan, liburutegia zena, Gune lasaia izanen da eta 12:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 22:00etara zabalik egonen da. Atrakzio eta puzgarrietan behar bereziren bat daukan pertsona edo familiek musika bolumena edo argien intentsitatea jaistea edota lehentasuna ematea eskatu ahalko zaie arduradunei, "keinu txikiekin guztioak gehiago gozatuko dugu festez". Gainera, egitarauan suziariak egonen diren ekimenak markatuta daude.

Lakuntzako festen aurrekontuan 36.895 eurokoa da, eta udalak barraken prezioak zehaztu ditu ere: bidai bat hiru euro eta sei bidai hamar euro. Auzateetan alkoholik gabeko edaria ere eskainiko dela eta ingurumena zaintzeko helburuarekin edalontzi berrerabilgarriak erabiltzeko deia egin du udalak. 

2024ko Lakuntzako festetako egitaraua

Abuztuak 23 ostirala

Bezpera

16:30 – 20:00 Biltoki futbito txapelketaren finalerdiak eta finala, beheko larreñetan.

23:00 Biltotek, Biltokin.

Abuztuak 24 larunbata

11:30 Ezkil errepikea.

12:00 2023an jaiotako haurrei zapi banaketa, karte lehiaketako sari banaketa, Biltoki futbito txapelketako sari banaketa, plazan.

12:30 Txupinazoa, Elai Alai dantza taldearen eskutik, udaletxean.

Zarata txarangarekin musika.

Lakuntzako erraldoi eta buruhandien konpartsa.

13.00 Auzatea.

13:45 Etxera! Festa hasiera, Haizean.

15.00 Etxera! Herri bazkaria.

16:30 Apar festa, Larraina plazan.

19:30 Larrain dantza, Haizaldi gaitariekin, plazan.

20:00 Auzatea eta buruhandiak.

20:30 – 23:00 DJ Boletus Rumberusekin musika.

Indarkeria matxisten prebentzioa eta sentsibilizaziorako gunea, markesinan.

22:00 Zezensuzkoa.

00:30 – 04:30 Muxutruk taldearekin erromeria, plazan.

Abuztuak 25 igandea

11:00 Meza.

Pilota partidak, Behar Zana frontoian:

Aratz Gartzianda – Mikel Goikoetxea / Unax Miranda – Oihan Palacios

Oihan Lopetegi – Egoi Urtasun / Adur Uharte – Oier Mendinueta

Jokin Olarra – Xabier Etxabarri / Asier Zubiria – Alain Berastegi

12:30 – 13:30 Swing ikastaro azkarra, plazan.

13:00 Auzatea Lakuntzako Pertza elkartearen eskutik, plazan.

13:30Swing dantzaldia zuzeneko musikarekin, plazan.

18:30 Herri kirolak erakustaldia, plazan:
Harri jasotzailea: Lierni Osa.
Tronza Lakuntzako neska-mutilak.
Aizkora emakumezkoak: Maika Ariztegi, Uxue Ansorregi eta Bea Tanco.
Aizkora gizonezkoak: Korzero – Gorriti / Beltza – Erdozia.

19:30 Elai Alai belaunaldi desberdinetako jendearekin dantza emanaldia, plazan.

20:00 Auzatea ehiztarien eskutik eta buruhandiak.

20:30 GKS karro poteoa eta txano txapelketa.

21:00 – 00:00 DJ Oixani, plazan.

22:00 Zezensuzkoa.

Abuztuak 26 astelehena

Haurren eguna

10:30 Dianak Haizaldi gaitariekin.

11:00 – 14:00 Puzgarriak, plazan.

12:30 Lakuntzako erraldoi eta buruhandien konpartsa, Haizaldi gaitariekin.

13:00 Auzatea Gure Nahiaren eskutik, plazan.

15:00 Gazte bazkaria, Biltokin.

16:30 – 18:30 Puzgarriak.

20:00 Auzatea eta buruhandiak.

20:00 – 22:00 Trikiteens taldearekin dantzaldia, plazan.

22:00 Zezensuzkoa.

22:30 – 00:00 Gazte gunea 12 uretetik aurrerako gazteendako: bokatada autogestinatua, photocall eta musika, Beheko Larreñetan.

00:00 – 03:00 Trikiteens taldearekin dantzaldia, plazan.

Abuztuak 27 asteartea

Aittun-Amiñen eguna

11:00 Pala partidak, Gure Pilota elkartearen eskutik, Behar Zana pilotalekua.

11:30 Kuadrillen arteko arroz txapelketaren hasiera, Abarrategiko zuhaizpea.

12:00 Meza.

12:30 Playback txapelketa, plazan.

13:00 Auzatea gurasoen eskutik, plazan.

13:30 Aittun-Amiñendako luntxa eta Pantxo Balbuenarekin musika, plazan.

14:30 Arroz txapelketarako aurkezpena eta sari banaketa, plazan.

17:00 IV. Lakuntzako sari nagusia: Kadeteen mailako txirrindulari proba.

20.00 Alarma Morea taldearen kontzertua, plazan.

Auzatea eta buruhandiak.

22:00 Zezensuzkoa.

23:00 – 02:00 El Punto Djrekin musika, plazan.

Abuztuak 28 asteazkena

Euskararen eguna

10:30 Dianak Haizaldi gaitariekin.

11:00 Zinten jolasa, Aldabide plazan. Oharra: Kaskoa derrigorrezkoa izango da.

12:00 Lakuntzeko auskias akordatzen yeiz? mintzapraktika, plazan.

13:00 Soinua, tronpeta, punk bertso saio musikatua eta auzatea Haizearen eskutik, plazan.

14:30 Kantu bazkaria, plazan. Bazkalostean, bingo musikatua eta hitze pasa.

19:00 Kinki Games Amico Teatro konpainiaren umorezko keinu antzerkia publiko guztietarako, plazan.

20:00 Auzatea eta buruhandiak.

21:00 – 00:00 Gabezin taldearekin erromeria, plazan.

22:00 Zezensuzkoa.

Abuztuak 29 osteguna

Gazte eguna

13:00 Auzatea Biltokiren eskutik, plazan.

14:00 Bermuta, Biltokin.

15:00 Gazte bazkaria, plazan.

18:00 Skapaie elektrotxaranga.

20:00 Auzatea eta buruhandiak.

22.00 Zezensuzkoa.

22:30 Kontzertuak: Jipoituek eta Iltze taldeak, plazan.

01:30 Dubblin Sound System, Biltokin.

03:30 Larreta, Biltokin.