Lakuntzako Udalak jakinarazi duenez, euskara ikasteak dakartzan gastuen zati bat finantzatu nahi die herritarrei. Horretarako aurreko ikasturtean euskara ikasi duten lakuntzarrak lagunduko nahi ditu. Horregatik, dirulaguntza deialdia egin du. Udalak 1.000 euroko diru poltsa du laguntzetan banatzeko. Deialdian interesa duenak oinarrietan eskatutako dokumentazioa aurkeztu beharko du. Lakuntza.eus web orrian kontsulta daiteke informazio guztia.