Lakuntzako Udalak herriko kultur, kirol eta gizarte arloko entitateei zuzendutako dirulaguntza deialdia egin du. Deialdiaren helburua da lakuntzarrek beraien herrian parte hartzera bultzatu, bizi kalitatea hobetu eta heziketa, artea, kirola, kultur eta gizarte arloko jarduerak sustatzea eta laguntzea.
Lakuntzako Udalak diruz lagunduko dituen jarduerak bost dira. Batetik, heziketa jarduerak, haien helburua biztanleriaren edozein sektoreren arautu gabeko hezkuntza bada. Bestetik, arte eta kultur arloko jarduerak: antzerkia, musika, dantza, zinema, bideoa, literatura, arte
plastikoak, folklorea eta antzekoak. Gainera, gizarte arloko jarduerak lagunduko ditu, haien helburua herritarren sustapena bada. Horiekin batera, herriko arte eta kultur ondarearen babespenaren aldeko jarduerak lagunduko ditu. Eta, azkenik, kirol jarduera eta ikuskizunak.
Deialdian interesa duenak eskabide eredu ofiziala bete eta urteko programa eta aurrekontua aurkeztu beharko ditu. Dirulaguntza deialdiari buruzko informazioa lakuntza.eus webgunean dago.