Elai Alai historikoa

Guaixe 2024ko irailaren 9a

Lakuntzako festetan Elai Alai dantza taldeko dantzari ohiak eta gaur egungo dantzariak emanaldi batean bildu ziren.

GUAIXEk egindako elkarrizketa batean zenbat kide pasa diren taldetik galdetuta, kide ohiak biltzeko ideia sortu zitzaien, eta horrela sortu zuten festetako emanaldia. Elai Alaik piztu zuen ere festetako suziria.