Kimuen eta gazteen futbol txapelketa izanen da Lakuntzan

Guaixe 2024ko ira. 16a, 14:17

Irailaren 21ean, larunbata, Lagun Artea, Lazkao, Etxarri, Alipendi eta Beti Kozkor taldeen arteko torneoa jokatuko dute, Zelai Berrin.

Lagun Artea KE, Lazkao KE, Etxarri KE, Araiako CD Alipendi eta Lekunberriko Beti Kozkor KE kimuen eta gazteen futbol taldeen arteko torneoa jokatuko da irailaren 21ean, larunbata, Lakuntzako Zelai Berrin. Partidak 10:00etan hasiko dira, eta 18:00etan sari banaketa izanen da.