Haizea kultur elkarteak sustatu zuen Lakuntzako dermioen mapa egitea, eta egoitzan aurkeztu zuen lakuntzar ugariren aurrean. Ideia sortu zenetik egin arte hiru urte behar izan zituzten. Toponimia mapa osatzeko aurrena toponimoen zerrenda osatu zuten eta, ondoren, haiek mapan kokatzeko lana iritsi zen. Azken hori egiteko maparen egileak mendira buelta bat baino gehiago egin zuten. Langintza horretan Felix Arregik eta Migel Lazkanok lagundu zieten.