Lakuntzako Udala Larraina kaleko parkearen aldeko espaloia konpontzeko lanak aste honetan hasi ditu. Hasteko, bertan zeuden sei zuhaitzak moztu ditu. Izan ere, haien zainek espaloiko zorua mugitu, irregular utzi eta oinezkoendako arriskutsu bihurtu zuten. Udalak jakinarazi duenez, “zoruaren egoera txarragatik hainbat ezbehar gertatu dira azken hilabetetan”. Espaloia konpontzeko, aurrena zeuden sei zuhaitzak moztu zituzten eta, ondoren, espaloia konpontzeari ekin diote langileek. Lanak despedituta, atzera ere, zuhaitzak landatuko ditu udalak.