Geroaren bidea Lakuntzako Herri Eskolak sustatutako proiektu bat da, "etorkizunean aldaketa bat emango zen ametsarekin sortu zen". Ikasleetan lehen hezkuntzako lehen mailetan ikusten zituzten zailtasunak seigarren mailan jarraitzen zutela konturatu ziren, eta horrek kezka sortu zitzaien: "beti galdera berdina egiten genion gure buruari, zergatik?". Kezka horrekin buletaka hainbat irakasle bildu ziren eta neurogarapenean aditua den Eloy Capapayekin, Joakin eta Joseba osteopatekin eta Begoña eta Leire optometristekin elkarlanean hasi ziren, eta "erronka eder honi" eutsi zioten. Lakuntzako Herri Eskolako klaustrokideak, familiak eta "batez ere" ikasleak buru belarri ekin zioten erronkari.
Urte baten ondoren Geroaren bidea proiektuan "jasotako uzta" esku artean dute eta emaitzak, proiektua eta proiektuaren ibilbidearen aurkezpena eta azalpena eginen dute irailaren 27an, ostirala, 18:00etan, Lakuntzako kultur etxean.