Parkearen proiektuarekin aurrera

Guaixe 2024ko ira. 26a, 11:46

Irailaren 29an, igandea, Lakuntzako parkearen "erabakitzea" fasearen aurkezpena eginen dute.

Duela zenbait hilabete Lakuntzan herri parkea egiteko Parkea Martxan egitasmoa eta parte hartze prozesua hasi zuten. Proiektuaren bigarren faseari Amestea izena jarri zioten, eta bertan nahi zuten parkearendako ideiak eman zituzten. Hurrengo fasea, erabakitzea izanen da, eta irailaren 29an, igandea, 18:00etan, Amestea fasearen emaitzen aurkezpena eta Erabakitzearen proposamenaren aurkezpena eginen dute, Lakuntzako kultur etxena.