Lakuntzan ikasturte honetan izanen diren jardueren berri zabaldu du udalak. Helduei zuzenduta, honako eskaintza dago: Bach loreak, krotxeta, joskintza, yoga, soinketa, pilates, gaztelania klaseak, mintzakide, mus txapelketa, gidatutako jarduera fisikoa, swing-a dantzatzea, saltsa eta euskal dantzak.
Haur eta gazteei zuzendutako Lakuntzako eskaintza honakoa da: euskal dantzak, dantza modernoa, ingelesa, krotxeta, karatea eta defentsa pertsonala, kickboxing-a, arabiera klaseak, futbola eta txirrindularitza. Gainera, gaitasun desberdinak dituztenendako areto futbola eta igeriketa eta soinketa egokituta eskainiko dira.
Ikastaro eta tailer eskaintza hori hainbat erakundek eta pertsonek antolatzen dituzte. Haietan parte hartzeko dagokion antolatzailearekin harremanetan jarri beharra dago. Eskaintza guztiaren berri lakuntza.eus webgunean dago.