Urriaren 6an eta 7an Gernika-Lumok Euskal Herriko Pirenaika Arrazako XXXVII. Lehiaketa hartu zuen, eta arraza horretako abelburu onenak bertan bildu ziren. Ricardo Palacios Andueza abeltzain lakuntzarraren ‘Kozkorro’ zezenak saria lortu zuen, 13. sekzioko saria, 48 hilabete baino gehiagoko arrak saritzen zituena. Zezenak 7 urte ditu eta ikusgarria da.