2025/10/17 17:00etan

Kafe tertulia

Menopausiaren inguruan hizketan

Menopausiaren inguruan hizketan
Udaletxea, Lakuntza

Urriaren 17an, ostirala, 'Bai, bero handia dago eta gu gara! Hitz egin dezagun menopausiaz' kafe tertulia eginen dute, 17:00etan, Lakuntzako liburutegian. Menopausia garaian dauden pertsonak bizipenak partekatzera eta beste batzuenak aditzera gonbidatu dituzte; horrela, elkarrekin, sintomak eta horiek modu "zoriontsu eta osasuntsu" batean igarotzeko aholkuak partekatuko dituzte.