Belaunaldi berriko 4G eta 5G zerbitzu mugikorra aurki Lakuntzan

Guaixe 2024ko urr. 18a, 11:34

Lakuntzako ikuspegia Etxarri Aranazko Hartzabaldik. ARTXIBOA

Telebista seinalean arazoak sortu ditzake, eta halakoak zuzentzeko telefono operadoreek doako aholku bideak jarri dituzte.

Telefono mugikorreko operadoreak 4G eta 5G zerbitzuak eskaintzen dute. Teknologia horri esker, oso abiadura handiko konexio mugikorrak lor daitezke, eraikinen barruko estaldura hobetu daiteke eta sartze geografiko handiagoa lor daiteke, bereziki landa-eremuetan. Lakuntzan hurrengo egunetan izanen da eskuragarri. Belaunaldi berriko zerbitzu horiek 700 eta 800 MHz arteko uhin bandetan hedatzen dira. Lehen horien bidez Lurreko Telebista Digitalaren (LTD) seinalea zabaltzen zen. Beraz, aldaketa egitean gerta liteke telebistako seinaleari interferentziak eragitea.

Arazo horiek konpontzeko, halakorik gertatuz gero, telefono mugikorretako operadoreek Llega700 kontratatu dute, edozein tokitan LTDko erabiltzaileei gerta dakiokeen edozein arazo konpontzeko doako arreta zerbitzua jarri dute 900 833 999 doako telefono zenbakiaren eta laguntza@llega700.es e-postaren bidez. Horretara hots egin edo idatzi daiteke instalazio lanetan kaltetuak suertatu daitezkeen erabiltzaileak, LTD zerbitzua normaltasun osoz berrezarri ahal izateko. Horretarako aukera hurrengo sei hilabeteetan izanen da. Bestalde, www.llega700.es webgunea ere badute, aldaketa horien berri ematen duena.