2024/11/26 - 2024/12/10 16:00etatik 19:00etara

Tailerra

Josten ikasteko tailerrak

Josten ikasteko tailerrak
Sakanako Mankomunitatea, Lakuntza

Azaroaren 5ean, 12an, 19an, 26an eta abenduaren 10ean, Sakanako Mankomunitateak antolatutako joskintza tailerrak izanen dira; Patchwork, josteko makina erabiltzeko, brodatu tailerra, poltsak sortzeko eta kanzashi tailerrak izanen dira, hain zuzen. Plazak mugatuak dira, eta dagoeneko brodatu eta kanzashi tailerrak beteta daude. Tailerrak 16:00etatik 19:00etara izanen dira, Mankomunitateko egoitzan, eta izena ematea doan da info.hondakinak@sakana-mank.eus edo 674 144 114 telefonoan.

JOSKINTZA TAILERRAK

Azaroak 5
Patchwork tailerra

Azaroak 12
Josteko makina egokitu eta erabiltzen ikasi

Azaroak 19
Brodatu tailerra. Arropa apaintzeko eta konpontzeko. (BETETA)

Azaroak 26
Sortu zure poltsa.

Abenduak 10
Kanzashi, ehunezko loreak. (BETETA)