2024/10/27 13:00etan

Ekimena

Munduko zerealak ekimena Lakuntzan

Munduko zerealak ekimena Lakuntzan
Plaza, Lakuntza

Urriaren 27an, igandea, 13:00etan, Lakuntzako plazan, Munduko Zerealak ekimena antolatu du Txingurriyek, Altsasuko Institutuak eta Lakuntzako Eskolako Guraso Elkarteak lagunduta. Ekimenean, munduko ezagunak diren zerealekin egindako janariak doan dastatzeko aukera izanen da, besteak beste, arroza, taloak, kuskusa, fideoak... Ekimenean ere Zangitu Fanfarrearen emanaldia izanen da eta Sakana Harrera Harana ere bertan izanen da.

Bestetik, Lakuntzako Udalak herrira bizitzera joandako fimiliei Ongi Etorri ekitaldia eginen die, zapitxoak banatuz.