Lakuntzako alkate Oihane Uribeetxeberriak eta zinegotzi Rita Torricok, euren ohitura eta tradizioak izateaz gain, Lakuntzako tradizioei eta euskarari hurbiltzeko gonbitea egin zien etorri berriei. Halaber, "Lakuntzan integrazioa lantzen lan ikaragarria" egiten duen Txingurriye taldeari eskerrik beroenak eman zizkieten. Munduko Zerealak ekimenean arrotza boliviar erara, taloak, Argentinako dulce de leche ezaguna, cuscusa, sefa marokoarra edo cuscus gozoa eta bestelakoak dastatu ziren, Zangitu fanfarrearen doinuak lagun. Palestinarrak sufritzen ari diren genozidioa ere gogoan izan zen.