Mikel Arregiren 45. urteurrenean, egia, erreparazioa eta eskertza

Guaixe 2024ko aza. 11a, 12:25

Guardia Zibilak erahildako zinegotzi lakuntzarrak omenaldi beroa jaso zuen

Aurtengoa lehendabiziko omenaldia da Nafarroako Gobernuak biktima aitortu zuenetik. Ekitaldian Ana Ollo Nafarroako Gobernuko presidenteordea, Eneka Maiz Nafarroako Parlamentuko parlamentaria, Bel Pozueta Kongresuko parlamentaria, Oihane Uribeetxeberria Lakuntzako alkatea, Maria Saez de Albeniz Etxarri Aranazkoa eta hainbat biktimen senitartekoak izan ziren, lakuntzarrekin batera. Arregiren familiak zilarrezko barkilloa oparitu zion Lakuntzako herriari, urte luze hauetan jasotako babesa eskertzeko.

Erlazionatuak