Duela 50 urte baino gehiago Jose Miguel Flores Jimi-k egindako bazkide fundatzaileen koadro ezagunaren kopia jaso zuten, Jimiren eta 1991tik ohorezko bazkide den Miguel Indurainen eskuetatik. Dokumentalaren hasiera ikusi zen, bazkide sortzaileen adierazpenak jasotzen dituena. Gabonetatik aurrera dokumentalean zer jasoko den erabakiko da guztien artean. Auzatearen eta Lakuntza Kantuz-en doinuen ondoren, 223 lagun bildu ziren elkarteko bazkarian eta festa Puro Relajoren kontzertuarekin eta Boletus Rumberus DJ-ekin despeditu zen.
Bizirik dauden bazkide sortzaileak
Sebastian Flores Flores, Felix Arregi Razkin, Juan Mari Razkin Eraso, Simon Razkin Razkin, Gabriel Lazkoz Andueza eta Felipe Andueza Artieda.
Gainontzeko hamazortzi bazkideak
Armando anaiak, Pedro eta Julian Flores, Jesus Alegria, Ignacio Gartxo, Joaquin Ganboa, Ricardo Palacios, Asintxo Razkin, Manuel Andueza, Angel Andueza, Baldomero Lizarraga, Miguel Arregi, Primitivo Zubeldia, Gregorio Zubeldia, Pakito Lakuntza, Toto, Eusebio Lizaur eta Vitoriano Uranga.