Espazio diafanoa eta gardena sortu dute.
1. Nola joan zen mustutzea?
Oso ondo. Jende asko hurbildu zen, eta Nafarroako Liburutegi zerbitzutik Fernandon Ross etorri zen ere. Berez ez gaude sistemaren barruan, urteak itxita egon denez, kanpo gelditu zen; sartzeko lanean ari gara. Patxi Xabier Razkin aurreko alkatea egon zen, berarekin hasi zen proiektua; Oihane Uribe alkatea ere egon zen... Oso gustura. Duela bi hilabete hasi nintzen lana prestatzen, eta gogoa banuen.
2. Zergatik liburutegi berria?
Agian Oihanek erantzungo zuen hobeto, baina lehengo tokia haur txoko bihurtu da eta espazio hau askoz handiagoa da. Bi ikasketa gela sortu ditugu eta funtsendako tokia dago. Espazio diafanoa eta lasaia da. Beharra ikusten zen. Nafarroako liburutegien sarean sartzea espero dugu, eta dimentsio handiagoa hartzea.
3. Ekintzak ere antolatuko dituzue, ezta?
Bai, ez izatea liburuen museo bat bakarrik. 21ean Garazi Otsabagiaren eta Iker Uriberen Astoaren putza liburuaren ipuin kontaketa izan zen, eta azaroaren 22an Azaroaren 25aren harira Emakumeak fabrikatzen 2.0 dokumentalaren zineforuma antolatu genuen. Durangoko Azokara txangoa egin nahi dugu, baita tailerrak ere. Gure intentzioa da liburua dinamizatzea eta jendea erakartzea. Bi aste hauetan ikusi dudanagatik, erronka nerabeak etortzea da. Liburuak telefono bat baino sinpleagoak dira.
4. Zenbat liburu, dokumentu eta abar daude?
Programaren arabera 4.000 baino gehiago funts. Ez da oso konkretua itxita egon denez hutsunea badagoelako. Nahiz eta liburutegi zerbitzuaren barruan ez egon, nolabaiteko laguntza emateko prest dago, eta urtarrilerako funtsak igotzea espero dugu; berritzea, gehienbat. Nobedade batzuk ekarri ditugu; badago zer eskaini.
5. Nolakoa izan da prozesua?
Liburutegia biziberritzeko proiektua alkateak duela urte eta erdi inguru hartu zuen. Arkitekta batekin gardentasun kontzeptua landu zen; hormak gardenak dira instituzio publikoa denez transparentzia hori fisikoki errepresentatzeko. Hartu emaneko espazio bat eta kritikotasuna sortzeko errekurtsoak beste modu batera edukitzeko espazio bat bezala ikusten da. Ohitu gara telefonoarkein dena egitera, baina informazio hori filtratuta dago. Hemen neultraltasuna bilatzen dugu. Ni azken etapan sartu naiz; bi froga egin nituen eta lehen gelditu nintzen. Harrigarria izan zen, pozez eta ilusioz hartu nuen, baita sustoa ere.
6. Nola bizi izan duzu aurre mustutzea?
Prozesu irregularra izan da; gora beherak izan ditu, baina oso polita izan da. Jendea oso ilusionatuta dago, eta horrek puzten zaitu. Sorkutnza prozesu bat da; espazoi bat da eta ideia batekin erakargarria bihurtu behar da. Egunb atzuetan oso polita eta ondo ikusten nuen, eta hurrengoan "baina zer da hau" pentatzen nuen.
7. Eta nolakoak izan dira lehenengo egunak?
Jendea etorri da. Aurreikusten genuen ikasketa gelak erabiliko zirela, eta horrela da. Haur zonaldea erabiltzen da, eta helduen narratiba ez hainbeste, baina ere. Genero alborapen handia dago: gehiengoak neskak dira. Ehun txartel berri inguru egin ditugu; seinale oso ona.
8. Zein da zure lana?
Funts berriak eskuragarri egoteko sailkatu eta kultur etkintzak antolatu eta sare sozialetan ezagutzera eman. Espazioa bizirik mantendu. Aurrekoan mahia bat aldatu nuen ez zuelako funtzionatzen. Ingelesez working progress esaten dena; erabileraren arabera aldatuz joan. Antzerkiarekin eta artearekin gertatzen den moduan, liburutegiek badaukate solemnitate irudi bat jendeari atzera egiten dietena. Baina transformatzen joaten den leku bat izan behar da; jendearen hartu eman hori modu ordenatu batean eta isiltasunean ematen dena. Liburua aitzakia da; liburutegi batek dimentsioa eta erritmoa har dezake.
9. Zein da liburu fisikoen egoera?
Teknologia eta adimen artifiziala denon ahota dago, baina teknologia guk sortu dugu eta gure arazoak ez dira horrekin aldatuko. Zenbait prozesu asko erraztu dezake, eta inozogoak bihurtuko gaitu, baina jendeak kritikotasun apur bat badu nik kuste ez dela dena galduta egongo. Liburuek eta kutlurak beste bide batzuetatik eramatea itxaropena dut. Ez da momentu hoberena, bonbardeoa oso handia delako eta mundua pixka bat txoratu delako, pandemiatik gehienbat, baina nire ustez liburutegia horrelako freno bat da. Liburu bat hartzen duzu, eta beste mundu batera hurbiltzen zaitu.
10. Gelditzeko espazio bat da.
Gelditzeko eta konturatzeko pertsonak garela, eta adimen artifiziala azken fineankopiatzaile oso sofistikatu bat dela.
11. Zer liburu gomendatzen duzu?
Karmele Jaioren Maitasun kapitala ekarri nuen eta nire debilidadea Markos Gimenoren 101 letrakartel Joseba Sarrionandiarena. Uxue Alberdiren Hetero ere badago, eta komiki aldetik Iban Zalduaren Botere handi batek. Jakoba Errekondoren Bizi-baratzea best seller-a ere ekarri dugu, ezinbestekoa baratzea baduzu.