Lakuntzako eskola ondoko frontoiak guraso elkarteak antolatutako Puzgarrien festa handia hartu zuen azaroaren 23an, larunbatean. Txikienek goiz eta arratsaldez puzgarriez gozatzeko aukera izan zuten. Iluntzean buruhandien aurrean laster egiteko aukera izan zuten haurrek. Eta ospakizuna despeditzeko zezensuzko txikia izan zen. Egunean zehar eskolako patioan guraso elkarteko kideek tabernaz arduratu ziren. Gainera, Jokin Kale sortzaile lakuntzarrak egindako diseinuekin egindako materiala salgai izan ziren.