'Bizkarsoro' filmaren emanaldia, Lakuntzan

Guaixe 2024ko abe. 8a, 13:24

Abenduaren 8an, igandea, Josu Martinezek zuzendutako euskaraz bizitzeagatik jazarriak izan diren euskaldunak islatzen duen film luzearen emanaldia izanen da, Lakuntzako kultur etxean.

Bizkarsoro herria ez da existitzen, baina Euskal Herriko edozein herri izan daiteke. Bertako herritarrak ere fikziozkoak dira, baina euskaraz bizitzeagatik jazarriak izan diren euskaldun guztiak islatzen dituzte. 1914tik 1982ra gertatzen diren bost istoriok osatzen dute Bizkarsoro filma, eta ahozko lekukotzetan eta idatzitako testuetan oinarritutako bost testigantza jasotzen dute. Josu Martinezek zuzendu du lana, eta 71. Zinemaldiaren Zinemira atalean aurkeztu zuten. Abenduaren 8an, igandea, 18:30ean, Lakuntzako kultur etxean filmaren emanaldia izanen da.