Anfasen, adimen urritasuna edo garapen nahasmenduak dituzten pertsonen eta haien
familien defentsarako Nafarroako elkartearen Anfaseko Tribuak proiektuarekin bat egin du Sakana Groupek. Elkartetik adierazi dutenez, "programaren helburua da tokiko enpresak desgaitasun intelektuala duten pertsonei eta haien familiei laguntzea". Hala, enpresa taldeko presidente Mikel Lizarragak eta Nicolas Falcon Kontseiluko kideak, 3.000 euroko txeke solidarioa eman zioten Estibaliz Salinas Anfaseko zuzendaritza batzordeko kideari eta haren semea den Oihan Aldaberi.
Elkartekideek azaldu dutenez, "argazki horrek 70 pertsona baino gehiagoren bizi-kalitatea hobetzeko konpromisoa adierazten du, baita elkarteak Sakanan artatzen dituen 100 familia baino gehiagorengan duen eragina ere". Anfaseko kideek Sakana Groupi eskerrak eman dizkiote haiekin bat egiteagatik, "eta Sakanan gure komunitatearen inklusioa, tokiko garapena eta indartzea bultzatzeko apustua egiteagatik". Aldi berean, Anfasko kideek ibarreko beste enpresa batzuk Sakana Groupen eredua jarraitzera" animatu dituzte, "bizitzak eraldatu eta gizarte justu eta inklusiboago baten eraikuntzan lan egiten duen ekimen solidario honekin bat eginez".