Udalak baso aprobetxamendua salduko du

Guaixe 2024ko abe. 20a, 11:19

Lakuntzako ikuspegia Etxarri Aranazko Hartzabaldik. ARTXIBOA

Horretarako enkante publikoa deitu du.

Baso aprobetxamendu bat saltzeko, Lakuntzako Udalak, gutun azal itxien bidez, enkante publikoa eginen du. Salduko den lotea 2.531 pagoz osatuta dago. Guztira, 568,3 m³ zur dira, eta 1.705 m³ enbor txiki. Lantegia honako dermioetan dago: Urrizamendi, Usotedieta, Lakuntzako borda eta Soitxiki. Harengatik udalak 51.717,85 euro (BEZik gabe) eskatzen ditu. Aipatutako lantegia aprobetxamenduei eta hobekuntzei buruzko 2024-2025 urteetako planean jasota dago.