Unai Zubiria Gartziandia aurrelari lakuntzarrak Bidezarra futbol taldean jokatzen du, hirugarren mailan. Aurretik Lakuntzako Lagun Artean eta Gasteizko Aurrera taldeetan trebatu zen. Egun, hirugarren mailako ligako pitxitxia da lakuntzarra, bederatzi golekin. Gol bat gutxiago du bigarrenak, Valle de Egües liderraren Xabier Goikoetxea Asiron jokalariak, horietako bat penaltiz sartua.
Bidezarra zortzigarren da, eta sailkapenean gora egin nahi du. Abenduaren 21ean Bidezarrak Valle de Egües liderra hartuko du, 16:00etan, Noainen.