Garbitzaile premia du udalak

Guaixe 2025ko urt. 9a, 11:27

Lakuntzako herriko etxea. ARTXIBOA

Festetan garbiketa lanak egiteko da.

Lakuntzako Udalak jakinarazi duenez, Sansaastin festetan garbiketa lanak egiteko pertsona behar ditu. Kontratatutako langileak ilbeltzaren 18, 19 eta 20an egin beharko lukete lan. Deialdian interesa duenak udaletxeko bulegoan eman dezakete izena ilbeltzaren 15eko 14:00ak baino lehen. Informazio gehiago nahi duenak 948 576 015 telefono zenbakira edo info@lakuntza.eus e-posta helbidera idatzi dezake.